argia.eus
INPRIMATU
Berlingo Harresiko 'Checkpoint Charlie' kontrol puntuaren alde banatan tanke sobietar eta estatubatuarrak parez pare jarri ziren

Berlingo Harresiko Checkpoint Charlie kontrol puntuaren alde banatan tanke sobietar eta estatubatuarrak parez pare jarri ziren. AEBetako funtzionarioei SESBen aldera pasatzeko dokumentuak eskatzeagatik hasi zen gatazka. Biharamunean bi aldeek adostasuna lortu eta tankeak erretiratu zituzten. Gerra Hotza berotzen ari zen.