argia.eus
INPRIMATU
Berlingo Blokeoa hasi zuen Sobietar Batasunak

Berlingo Blokeoa hasi zen. Sobietar Batasunak bere kontrolpeko lurreko mugak itxi zizkien AEB, Erresuma Batua eta Frantziari, Mendebaldeko potentziek ezarri nahi zuten monetak sortutako gatazkaren ondorioz. 1949ko maiatzera arte, mendebaldeko zatiko hornidurak hegazkinez garraiatu behar izan zituzten.