Berlinen Lehen Mundu Gerraren aurkako greba orokorra egin zuten soldadu eta langileek, eta Alemaniako enperadoreak abdikatu egin zuen. Ondorioz, Weimarko Errepublika aldarrikatu zuten. Karl Liebknechtek eta Liga Espartakistak, beren aldetik, Alemaniako Errepublika Sozialista Askea aldarrikatu zuten.