argia.eus
INPRIMATU
Bergarako besarkada karlisten eta liberalen artean, euskaldunentzat beste traizio bat

Bergarako besarkadak karlisten eta liberalen arteko gerraren amaiera sinbolizatu zuen. Maroto jeneral karlistak Espartero jeneral liberalarekin bi egun lehenago Oñatin sinatutako hitzarmena irudikatu zuten. Hitzarmenean karlistek Elisabet II.aren erregealdia eta Espainiako Konstituzioa onartu zituzten, eta trukean liberalek euskal foruak errespetatuko zituztela esan zuten, “beti ere konstituzioaren menpean”. Bi urtera, ordea, foruak deuseztatu zituzten. Euskararen aurkako erasoak bata bestearen atzetik hasiko ziren behin foruak deuseztatuta. Bergarako besarkada euskaldunontzat traizioaren eredu hartzen da

Wikipedia – Bergarako besarkada.