argia.eus
INPRIMATU
Beran barrena sartuta, Primo de Riveraren aurka altxamendua eragin nahi zuten anarkistak exekutatu zituzten Iruñean

Beran barrena sartuta, Primo de Riveraren aurka altxamendua eragin nahi zuten anarkistak exekutatu zituzten Iruñean. Enrique Gil Galar eta Julián Santillán zuten izena. Pablo Martín zen hirugarren zigortua, baina exekuziora bidean bere buruaz beste egin zuen. Donibane Lohitzunetik abiatu ziren azaro hasieran, diktaduraren aurka matxinatzeko. Guardia Zibilak taldearekin topo egin, eta enfrentamenduan bi guardia hil ziren. Kasuak astindua eragin zuen, herritarren artean eta zigortuekiko elkartasun giro nabarmena zabaldu zen.

Pio Baroja, La familia de Errotacho (Caro Raggio).