Belka eta Strelka zakur sobietarrak Lurraren inguruan orbitan ibili ostean bizirik itzuli ziren lehen izaki bilakatu ziren. Espazioko norgehiagokan murgilduta zeuden AEB zein SESBk animaliekin egin zituzten probak, gizakiak bidali aurretik. Belka eta Strelkaren kasuan, Vostok ontzian bidaiatuta, ontziaren beraren funtzionamendua aztertu eta izaki bizidunen erreakzioak ikertzea zen xedea. Era berean, zorabio espazialaren lehen kasu erregistratua jazo zen, zakurretako batek botaka egin baitzuen.
Iturria: Ricardo Artola, La carrera espacial. Del Sputnik al Apollo 11 (Alianza editorial).