argia.eus
INPRIMATU
Batasuna alderdia legez kanpo uzteko prozesua abiatu zuen Espainiako Estatuak

Batasuna alderdia legez kanpo uzteko prozesua abiatu zuen Espainiako Estatuak. Auzitegi Nazionalak hiru urtetarako debekatu zituen bere jarduerak, eta Espainiako Kongresuak ilegalizazioari argi berdea eman zion. Gasteiz, Donostia eta Bilboko egoitzetan erabakiaren zain zeuden militanteak. Espainiako Polizia bortitz sartu zen hauek hustera eta istiluak izan ziren. Baltasar Garzon epaileak 1978tik Mahai Nazionaleko kide izandako guztien zerrendak eskatu zituen eta adierazi zuen HB sortu zela “eraikuntza nazionalaren prozesua gidatzeko”.

Gara, 2002ko abuztuak 27.