argia.eus
INPRIMATU
Bastidan matxinada anarkista gertatu zen

Bastidan komunismo libertarioa aldarrikatu zuten. Espainiako hauteskundeetan eskuinak lortutako emaitzekin kezkatuta, CNTrekin lotura zuten sindikatuak greba orokor iraultzailea prestatzen ari ziren. Bastidako sindikatu anarkistako kideek bezperan izan zuten planen berri eta eurak ere matxinadara batzea erabaki zuten. Goizaldean, Harokoen seinalea –bonba hotsa– entzun zutenean, armak hartu, Guardia Zibilaren kaserna setiatu, udaletxea hartu eta jabetza erregistroa erre zuten. Gau batez eutsi zioten matxinadari.