argia.eus
INPRIMATU
Bartzelonan Corpusaren prozesioaren aurkako atentatua egin zuen anarkista talde batek eta hamabi hildako eragin

Bartzelonan Corpusaren prozesioaren aurkako atentatua egin zuen anarkista talde batek eta hamabi hildako eragin. Poliziak, mugimendu anarkistari eskarmentua eman asmoz, ehunka atxiloketa egin zituen. Montjuïceko prozesua deitu zutena abiatu zuten, eta gerra-kontseilura eraman zituzten zortzi anarkista exekutatu eta 66 espetxeratu zituzten. Nazioartean oihartzun handia izan zuen prozesuaren aurkako kanpainak, baita atxilotuek pairatutako tortura basatien lekukotzek ere. Mendeku saioen artean nabarmentzen da Michele Angiolillok Espainiako presidente Cánovas del Castillo hil izana Arrasaten.

Iturria: Juan Avilés Farré, Francisco Ferrer Guardia. Anticlericalismo, pedagogía y revolución (Punto de Vista).