argia.eus
INPRIMATU
Bartzelonan Scala aretoari sua eman zion Poliziaren konfidente batek eta anarkisten aurkako operazioa eragin

Bartzelonako Scala aretoari sua eman zioten eta bertan zeuden lau langile hil ziren. Egun hartan, CNT sindikatuaren manifestazioa egin zen, Moncloako Itunen aurka. Espainiako Poliziak hainbat anarkista atxilotu zituen sutea eurei egotziz, nahiz eta gerora frogatu zen atentatuaren erantzulea poliziaren konfidente bat izan zela, anarkisten aurkako muntaia abiatzeko.

Jonathan Martinez (Público, 2018ko urtarrilak 14).