argia.eus
INPRIMATU
Bartzelonako nazioarteko aireportua blokeatu zuten, Tsunami Democràtic mugimenduak deituta

Bartzelonako nazioarteko aireportua blokeatu zuten, Tsunami Democràtic mugimenduak deituta. Buruzagi kataluniar independentisten aurkako Espainiako epaia ezagutu zen goiz hartan, eta hilabeteak giroa berotzen aritu ostean, “denak aireportura!” mezua zabaldu zuten mugikorreko aplikazio baten bidez. Milaka lagun bilduta, aireportuko errepideak kolapsatu eta 155 hegaldi bertan behera utzi zituzten. AENAri kalte ekonomiko handia eragiteaz gain, nazioartean kokatu zuten borroka.

Aste osoan ehunka ekimen egin zituzten kataluniarrek. Batzuk aipatzearren: dozenaka errepide mozketa egunero, sabotajeak trenbideetan, El Prat nazioarteko aireportuaren blokeoa, mobilizazioak, eserialdiak, Madrilgo Barajas aireportuaren blokeo saiakera, Askatasunaren Ibilaldiak bost zutabetan Katalunian barrena, faxistekin borrokaldiak, CDRek antolatutako herri olinpiadak, greba orokorra, istilu gogorrak...

Dozenaka milaka herritar egunero kalean.

Zigor Oleaga eta Lander Arbelaitz, Bigarren matxinada abian da (ARGIA, 2019ko urriak 21).