Bartzelonako La Canadenca lantegian zortzi orduko lanaldiaren aldeko greba hasi zuten. CNT sindikatuak deituta, greba 44 egunez luzatu zen, eta egun gutxian Kataluniako industriaren %70era zabaldu zen. Greba honi esker, Espainiako Estatuan neurria onartu behar izan zuten, munduan lehen aldiz.