argia.eus
INPRIMATU
Barakaldon Hermenegildo Alvariño hil zuten, galiziar jatorriko langile eta EAE-ANVko militantea

Barakaldon Hermenegildo Alvariño hil zuten, galiziar jatorriko langile eta EAE-ANVko militantea. Taberna baten parean lau tiro eman zizkioten PSOEko kide batzuek, Espainiako hauteskunde orokorren egunean. Ezkerraldean garai haietan ohikoak ziren karlisten, sozialisten, errepublikanoen eta abertzaleen arteko enfrentamenduak, eta ondorioz, hainbat alderditako militanteek ezkutuan armak izaten zituzten. Gainera, PSOEk hegemonia izan ohi zuen kanpotik etorritako langileengan.