argia.eus
INPRIMATU
Baionatik Uruguaira joandako ontzi bat urperatu egin zela informatu zuten, 230 euskal herritar hildakoen artean

Baionatik Uruguaira joandako Leopoldina Rosa ontzia urperatu egin zela informatu zuen El Espectador egunkariak. 300 euskal herritar zihoazen Montevideora ontzi hartan eta 230 hil ziren.

1837 eta 1840 artean 40.000 euskal herritarrek emigratu zuten Amerikara Uruguaitik sartuz, asko arrazoi politikoengatik –Gerra Karlista amaitu berria zen adibidez Hego Euskal Herrian, Ipar Euskal Herrian Frantziako armadari desertzioa oso indartsua izan zen–.