argia.eus
INPRIMATU
Austriako Guda Zibila gisa ere ezagutzen den sozialisten eta faxisten arteko borrokak hasi ziren

Austriako Guda Zibila gisa ere ezagutzen den sozialisten eta faxisten arteko borrokak hasi ziren. Militante ezkertiarrek jasaten zuten etengabeko jazarpenak medio, Austriako militante sozialista eta komunistak gobernu faxistaren aurka matxinatu ziren Linz hirian, gatazka herrialde osora zabalduz. Gobernuak Heimwehr erakunde paramilitar faxista baliatuz langile auzoak bonbardatu zituen eta milaka atxilotu, torturatu, exekutatu eta erbesteratu eragin.