argia.eus
INPRIMATU
Barkamena eskatu zion Peter Norman atletari Australiako Parlamentuak, post mortem

Australiako Parlamentuak Peter Norman atletari barkamena eskatu zion post mortem. 1968ko Mexikoko olinpiar jokoetan podiuma partekatu zuen Pantera Beltzen agurra egin zuten Tommie Smith eta John Carlos atletekin. Norman da argazkian agertzen den hirugarrena, eta paparrean arrazakeriaren aurkako intsignia jarri zuen.

Australia garai haietan bereziki herrialde arrazista zen ordea, aborigenei era guztietako zapalkuntzak eragiten zizkiena. Etorkizun handiko atleta izan arren, argazki horren ondorioz, karrera hondoratu eta ahanzturara zigortu zuten. Normanek depresio eta urte gogorrak pasa behar izan zituen, Mexikon eginiko keinu harengatik.

Sidneyko joko olinpikoetan, adibidez, Australiako federazioak ez zuen gonbidatu ere egin, nahiz eta dominaduna izan.

2006an hil zenean, bere hilkutxa Smith eta Carlos atletek eraman zuten.