argia.eus
INPRIMATU
Auschwitzen 350 preso poloniar matxinatu eta ihes egiten ahalegindu ziren

Auschwitzeko kontzentrazio esparruan 350 preso poloniar matxinatu egin ziren eta ihes egiten ahalegindu ziren. Lur-erreten batean lanean ari zirela, zazpik ihes egitea lortu zuten. SSek 20 tiroz exekutatu eta beste 300 gas ganberetan hil zituzten zigor gisa.