argia.eus
INPRIMATU
Auschwitzeko gas ganberetara zeramatela, Franceska Mann juduak SSetako ofizial nazi bat hil zuen

Auschwitzeko gas ganberetara zeramatela, Franceska Mann dantzari poloniar juduak Josef Schillinger izeneko SSetako ofizial nazi bat hil zuen eta Wilhelm Emmerich sarjentua zauritu, kontzentrazio esparru honetatik bizirik atera zirenek gero kontatu zutenez.

Iritsi berri-talde batekin batera, Mann gas-ganbera baten ondoko gela batera eraman zuten, arropak eranzteko agindu bat jaso zuen garbitu eta zorriak kentzeko.Soldadu naziak eranzteko agindu ostean, eta honek arropa gainera jaurti, pistola kendu eta tiro egin zion urdailean. Bere tiroak seinale gisa balio izan zien gainerako emakumeek SS-etako gizonei eraso egiteko.

Bertsio ezberdinak daude gero gertatu zenari buruz, baina guztietan frogatutzat ematen da egun horretan ofizial nazia hil zela, beste bat zauritu eta emakume judu guztiak erail zituztela.

Ingrid Strobl, Partisanas: la mujer en la resistencia armada contra el fascismo y la ocupación alemana (1939-1945) (La Llevir - Virus).