argia.eus
INPRIMATU
Aurpegia estalitako hamabi zaldunek Donibane Lohitzuneko herritarrak jipoitu zituzten

Aurpegia estalitako hamabi zaldunek Donibane Lohitzuneko herritarrak jipoitu zituzten. Erasoaren jatorrian Urruñako Urtubia jauntxoaren eta Donibane Lohitzuneko agintarien arteko liskarrak zeuden, portuaren eta Ziburuko zubiaren eskumenak tarteko.

Gatazkan zehar sorginkeria salaketa gurutzatuak izan ziren, eta, Urtubiaren presioen ondorioz, Henrike Nafarroako eta Frantziako erregeak Pierre De Lancre bidali zuen Lapurdiko “sorginkeriak” ikertzera.

Horrela hasi zen izugarrizko sorgin ehiza Iparraldean. De Lancre euskaldunen ondorengoa zen, baina euskarari eta Euskal Herriari gorrotoa zien. Ehunka herritar atxilotu, Senpereko gazteluan torturatu eta 60 sutara bidali zituen.

Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuziotik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona artean hil zituzten, gehienak emakumeak, eta denak "legez".

José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).