argia.eus
INPRIMATU
Askatasunaren Karabana Habanan sartu zen, Fidel Castro buru zuela

Fidel Castro buru zuela, Askatasunaren Karabana Habanan sartu zen, Batista diktadorea garaitu eta urtea hastearekin batera Kuba zeharkatu ostean. Caravana de la Libertad liburuan, herrialdea gurutzatu zuen karabanari buruzko informazio eta argazki gehiago topa daitezke. Hemen dago PDF formatuan. Azpian zenbait argazki bertatik.

Horrenbestez, Kubako Iraultza gisa ezagutzen den prozesu politikoa abiatu zuten, eta gizartean eta ekonomian eraldaketa sakonak bultzatu zituzten.

Hasieratik beren aurka denetik egin zuten AEBen blokeo ekonomikoari aurre egin behar izan diote mende erdi batez.

 

Cien horas con Fidel. Conversaciones con Ignacio Ramonet.