argia.eus
INPRIMATU
Arto transgeniko lursail bat hondatu zuten 800 lagunek Menvillen, Frantzian

Arto transgeniko lursail bat hondatu zuten 800 lagunek Menvillen, Frantzian. Faucheurs Volontaires taldeak antolatutako ekimena izan zen, eta halako desobedientzia ekintzak egin zituzten. Eurek “behar egoera” figurarekin justifikatu zituzten ekintzak epaituak izan zirenean. Printzipio horren arabera, legea haustea zilegi da, uneko eta berehalako arrisku bati erantzuten badio, eta erabilitako bideak proportzionalak badira.

Evelyne Sire-Marin eta Nuri Albala, De la resistencia ciudadana a la desobediencia cívica (Le Monde Diplomatique en español, 2006ko apirila).