argia.eus
INPRIMATU
Armeniarren aurkako genozidioa hasi zen Otomandar Inperioan

Armeniarren aurkako genozidioa hasi zen Otomandar Inperioan. I. Mundu Gerra betean, gauez Istanbulgo 600 armeniar exekutatu zituztenean hasi zen dena. Hilabete gutxian, inperioko armeniarren bi heren desagerrarazi zituzten. Zortzi urtean, 1923ra bitartean, 1,5 milioi inguru armeniar hil eta beste milioi bat inguru deportatu zituzten, Heriotzaren Martxetan, Siriako desertuetan barrena. Turkiak oraindik genozidioa ukatzen du.

Vicken Cheterian, El genocidio armenio y sus vidas ulteriores (Le Monde Diplomatique en español, 2015eko apirila)