Armada britainiarrak hogei zibil keniar hil zituen eta beste hainbat mutilatu, Chuka sarraskian. Mau Mau matxinada gisa ezagutzen den independentziaren eta justizia sozialaren aldeko altxamendua zapaltzera bidalitako soldadu ingelesek krimen handiak egin zituzten herrialdean zigorgabetasun osoz. Kasu honetan, adibidez, ez zuten inongo soldadurik ez epaitu ez zigortu.
Josep Fontana, Por el bien del imperio.