argia.eus
INPRIMATU
Argentinan sexu-esplotazioa eta pertsonen salerosketa debekatu zituzten

Argentinan “Palacios Legea” deiturikoa ezarri zen, sexu-esplotazioa eta pertsonen salerosketa zigortuz. Alfredo Palacios diputatu sozialistak bultzatu zuen eta aitzindaria izan zen mundu mailan. 1999an Bangladeshen egindako Emakumeen trafikoaren aurkako Koalizioaren Mundu Konferentzian egun hau izendatu zen Sexu Esplotazioaren eta Emakume nahiz Umeen Salerosketaren Kontrako Nazioarteko Eguna.