argia.eus
INPRIMATU
Argentinako Patagonian grebalari talde batek bi etxalde okupatu eta beren jabeak bahitu zituen

Argentinako Patagonian grebalari talde batek bi etxalde okupatu eta beren jabeak bahitu zituen. Baldintza eta soldata hobeak eskatzeko greban ari ziren, “Patagonia Rebelde” izenez ezagutzen den borrokan. Ustez negoziatzen ari ziren bitartean, presidenteak armada bidali zuen jabeak erreskatatzera eta sarraskia egin zuten: 1.500 langile hil zituzten eta beste milaka espetxeratu zituzten.