Apatxe txirikahuen buruzagi Geronimo errenditu egin zen. Bere izena Go-khlä-yeh zen eta ezizena mexikarrek jarri eta berak guda izen gisa hartu zuen.
Gizon zuriak, mexikarrek, ama, emaztea eta hiru seme-alaba hil zizkioten, ehizan ari ziren bitartean arrazoirik gabe beren kanpalekuari eraso egin ostean. Ordutik, bizia eman zion mexikarren eta AEBtarren aurka guda egiteari, erreserbetan bizitzeari uko eginez. Dozenaka batailatan hartu zuen parte nazio apatxearen buruzagi gisa. Azkenerako, lehertuta eta baliabiderik gabe, errenditu egin behar izan zuen. Jarri zuen baldintza bakarra izan zen eraman zituzten erreserbatik atera eta Arizona bere jaioterrira itzultzea zen, eta AEBtarrek hasieran onartu bazioten ere, behin atxilotu zutenean, guda-preso izendatu, ituna hautsi eta Floridara eraman zuten, behartutako lanak egitera.
Bere bizitzaren amaieran, zahartuta, zoo batean animaliak bezala erakusten zuten.
Hil aurretik bere memoriak diktatu zituen.
Geronimo. His Own Story: The Autobiography of a Great Patriot Warrior.