argia.eus
INPRIMATU
Apatxe talde bateko kide izatea egotzita, sei pertsona atxilotu zituzten Donostian

Apatxe talde bateko kide izatea egotzita, sei pertsona atxilotu zituzten Donostian. La Voz de Guipúzcoak argitaratu zuenez, Frantziatik ihes egindako taldeak Donostian lau etxebizitza zeuzkan, eta etxebizitza bakarrera lekualdatzekotan ziren. Taldearen buru omen zena, Paul Perronet, Jules Bonnot anarkistaren taldekoa izan omen zen. Apatxeak Frantzian Belle epoque garaian Parisen sortutako azpikultura ziren. Lapurreta eta segurtasun indarren aurkako enfrentamenduek egin zituzten ezagun.

Mikel G. Gupergui, 1922: Detenida una peligrosa banda de ‘apaches’ (El Diario Vasco, 2022ko azaroak 21).