argia.eus
INPRIMATU
Antonio Machado poeta andaluziarra hil zen erbestera bidean

Antonio Machado hil zen erbestera bidean, Ipar Katalunian. Poeta andaluziarrak bere amarekin, anaiarekin, koinatarekin eta lagun batekin gurutzatu zuen muga, frankisten garaipena iristear zela. Osasun egoera kaskarrean zegoen, eta okerrera egin zuen ihesaldiaren ondorioz.

1898ko belaunaldiko poeta esanguratsuenetako bat izan zen, sozialista konbentzitua zen eta erbesteratu errepublikarren ikur bilakatu zen.

Miquel Barrero, Machado, últimos días de un poeta y un símbolo (Ctxt, 2016ko maiatzak 18).