argia.eus
INPRIMATU
Anna Politkovskaia kazetari errusiarra hilda aurkitu zuten bere etxean

Anna Politkovskaia kazetari errusiarra hilda aurkitu zuten bere etxean. Txetxeniako gerran errusiarrek egindako giza-eskubideen urraketak eta Vladimir Putin presidentearen politikak gogor salatu zituen. Heriotza mehatxuak jasoa zen eta tiroz hilda aurkitu zuten igogailuan.