Angel Otaegi eta Jose Antonio Garmendia Tupa etakideen aldeko mobilizazio handiak Hego Euskal Herrian, gerra-kontseiluaren harira. Euskal erakunde eta sindikatu gehienek deitutako mobilizazioak masiboak izan ziren. Dozenaka milaka lagunek hartu zuten parte manifestazioetan, polizia frankistak hiriak militarki hartu arren. Otaegi heriotzara kondenatu zuten, eta Garmendia, buruan tiroz larri zauriturik, indultatu egin zuten, elbarri bat heriotzara zigortzeak irudi txarra emango zielakoan.
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).