argia.eus
INPRIMATU
Angel Berrueta okina hil zuten Iruñean Espainiako polizia batek eta bere semeak

Angel Berrueta okina hil zuten Iruñean Espainiako polizia batek eta bere semeak. Bi egun lehenago Al Qaedak Madrilen egindako atentatuaren erantzule ETA egiten zuen kartel bat okindegian jarri nahi izan ez zuelako hil zuten. Hurrengo egunean, Berruetaren omenezko manifestazio batean Kontxi Sanchiz hil zen Hernanin, Ertzaintzaren karga baten ostean bihotzekoak jota.