argia.eus
INPRIMATU
Andoaingo gudua borrokatu zuten armada liberalak eta karlistak

Andoaingo gudua borrokatu zuten armada liberalak eta karlistak. O’Donnell jeneral liberalak Hernani eta Urnietari eraso egin zienean, karlistak Oriaren bestaldean babestu ziren, Andoain inguruan. Liberalek posizio horiek mendean hartzeko erasoaldi gogorrak egin zituzten Legio britainiarrarekin batera, eta 120 baserritik gora erre zituzten. Egun batzuetan borrokaldia parekatuta egon ostean, karlistek erasoaldia jo zuten gaurko egunez, eta liberalek atzera egin behar izan zuten, Donostiara. Etxerik gabe geratu ziren baserritar askok karlistekin bat egin zuten, eta mendeku gosez, presoak hil zituzten. 620 liberal ingururen gorpuak topatu zituzten gudu-zelaian.

Armada karlista, Iparraldeko frontean.  Fernando Miranda I