argia.eus
INPRIMATU
Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz

Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz. Donibane Lohizunetik abiatu ziren gauez, Primo de Riveraren diktaduraren aurka matxinatzeko. Guardia Zibilarekin tiroketa izan zuten, bi guardia hil zituzten, eta taldea sakabanatu egin zen ordea. Atxilo hartutakoak hasiera batean froga faltagatik absolbitu zituzten arren, haietako hiru heriotzara zigortu zituzten. Iruñean urkatu zituzten. Gotzainak erregeari indultua eskatu zion, herritarren artean kasuak eragindako hunkiduraren adierazle.

Pio Baroja, La familia de Errotacho (Caro Raggio).