argia.eus
INPRIMATU
Amílcar Cabral bissautarra hil zuten, Portugalen aurkako borroka antikolonialaren buruzagia

Amílcar Cabral buruzagi iraultzaile bissautarra hil zuten. Ginea eta Cavo Verderen Independentziarako Alderdi Afrikarra antolatu zuen, eta 60ko hamarkadan Kubaren laguntzarekin Portugalen kolonialismoaren aurkako borroka armatua hasi zuen.

Garaipena lortzear zirela hil zuten. Azpiko argazkian, Fidel Castrorekin.