argia.eus
INPRIMATU
Ameriketako jatorrizko herrien genozidioa hasi zen

Ameriketako jatorrizko herrien genozidioa hasi zen. Espainiarren lehen espedizioak Ameriketara iritsi ostean, kristautasunaren izenean bertako herriak zapaltzeari eta euren aberastasunak lapurtzeari ekin zioten. Indigenen lurretan koloniak ezarri zituzten, ehunka kultura eta hizkuntza desagerrarazi zituzten. Euskaldun askok hartu zuen parte sarraski hartan. Konkistatzaileek ezkutatutako historia maisutasunez kontatu du Eduardo Galeanok Venas abiertas de América Latina liburuan.