argia.eus
INPRIMATU
Amerikako Indiarren Mugimenduko ehunka kidek Wounded Knee-ko okupazioa amaitu zuten

Amerikako Indiarren Mugimenduko ehunka kidek Wounded Knee eremuaren okupazioa amaitutzat eman zuten. 71 egunez okupatu zuten Hego Dakotako gunea: XX. mendean amerindiarrek egindako erresistentzia ekintzarik garrantzitsuena izan zen. Polizia federalarekin izandako istiluetan bi lagun hil ziren.