argia.eus
INPRIMATU
Amale Arzelus jaio zen Donostian, irratian euskaraz aritu zen lehen emakumea

Amale Arzelus jaio zen Donostian, irratian euskaraz aritu zen lehen emakumea. Bere aita Ander Arzelus Luzear zen, Joseba Zubimendirekin batera euskarazko lehen irratsaioa egin zuena 1932an, Donostiako Unión Radio irratian.

Hain zuzen ere, Amale, 8 urte besterik ez zituela, saio horretan aritu zen esatari eta beren aitak idatziriko gidoiak irakurri zituen.

1936ko Gudan erbesteratu egin behar izan zen, eta 1948an, ikastola klandestinoa sortu zuen Donostian, Elvira Zipitriarekin batera, bakoitzak bere etxean.