Amaiurko gazteluaren aurkako ofentsiba abiatu zuen Carlos enperadore espainiarrak. Bere soldaduak Iruñetik abiatu ziren. Aurreko urteko Noaingo guduaren ondoren, espainiarrek Nafarroa ia osoa kontrolpean zuten berriro ere, baina Amaiurko gazteluan 200 bat nafar zeuden gototrtuta hura azken muturreraino defendatzeko prest. Irudian, gazteluaren birsorkuntza ariketa.
Amaiurko gertakarietan sakondu nahi baduzu, hemen duzu ARGIAko azala eraman zuen erreportajea.
Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525).