Aljeriak Frantziaren aurkako independentzia gerra abiatu zuen. Nazio Askapenerako Fronteak gidatu zuen borroka luze eta gogorra, Frantziako armadaren eta eskuin muturreko talde armatuen aurka.
Zortzi urtera amaitu zen, 1962an, Aljeriak irabazi eta Frantziatik askatzea lortu zuenean. Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa sortu zuten hala, bere burua sozialistatzat definitzen zuen Afrika iparraldeko estatua.
Aljeriarren borroka armatuak arraza eta erlijio segregazioan, eskubide politikoen ukapenean eta zapalkuntza ekonomikoan oinarritzen zen sistema bat eraitsi zuen.
Afrikan eta mundu osoan kolonizatutako beste herri askorentzat jarraitu beharreko eredu bihurtu zen eta Aljeriako borroka antikolonialak mundu osoko iraultzaileak inspiratu zituen, baita Euskal Herrikoak ere.