Aliatuak Napoles hirian sartu ziren, Italian. Ez zuten tiro bakar bat ere bota behar izan, paseo militar bat izan zen. Hiriak bere burua askatua zuen. Okupatzaile alemaniarren gehiegikerien aurrean, lau egun lehenago, nazi eta faxisten aurkako herri altxamendua hasi zen –Le quattro giornate di Napoli–, lehenengoa Europako hiri handi batean. Matxinadak sorpresaz harrapatu zituen alemaniarrak, eta aliatuei bidea ireki zien frontean. Gainera, Italiako erresistentzia partisanoaren oinarriak ezarri zituen.
Insurrección de los cuatro días de Napoles (Eurasia).