Alexander Fleming jaio zen Eskozian. Mediku eta zientzialari hau penizilina aurkitzeagatik da ezaguna. Aurkikuntza txiripaz egin zuen, kultibo bakteriano batean zegoen lizunak bakterien hedapena eragozten zuela ikustean. Penicillium notatum onddoa zela ohartu zen, eta bere eragin antibiotikoaz jabetuta, bere sustantzia aktiboa isolatu zuen.
Penizilinak medikuntzan salto handia ekarri zuen, antibiotikoen aroari hasiera emanez eta milioika pertsonaren bizitza salbatu du aurkikuntzak. Aurretik hilgarriak ziren infekzioek hilgarri izateari utzi zioten.