argia.eus
INPRIMATU
Sindikatuak legez kanpo utzi zituen Alemanian Hitlerrek

Alemanian sindikatuak legez kanpo utzi zituzten, Hitlerren aginduz. Bezperan, Maiatzaren Lehenean sindikatuen egoitzak eta argitaletxeak miatu, konfiskatu eta buruzagiak atxilotu zituzten. Langile mugimendua ordezkatzen zuten eragileak Alemaniako Lanaren Frontean batu zituzten, gobernu naziaren kontrolpean.

Sindikatu gehienak klandestinitatera igaro ziren. 

Martin Broszat, The Hitler State: The foundation and development of the internal structure of the Third Reich.