argia.eus
INPRIMATU
Alemania naziko armada Ipar Euskal Herrira iritsi zen, lurraldea bitan zatitu eta okupatu zuen

Alemania naziko armada Ipar Euskal Herrira iritsi eta mugaren parte bat okupatu zuen. Lapurdi eta Nafarroa Beherea nazien kontrolpera igaro ziren. Zuberoa, aldiz, Pétain mariskala buru zuen Vichyko gobernu kolaborazionistaren menpean geratu zen.

Neurri errepresibo ugari ezarri zituzten, besteren artean, gaueko 20:00etan etxeratze agindua, eremu batetik bestera pasatzeko ausweis paseak edo Alemaniako guda fabriketara lanera joateko inposizioa.

Bitartean, Comète Sarea Donibane Lohizunetik barrena, eta Zéro sarea Iratiko oihanean barrena, errefuxiatuak eta derrigortutako lanera joan nahi ez zuten iheslariak Frantziako Estatutik ateratzeko lanean aritu zen.

1942ko azaroan alemaniarrek, italiarren laguntzaz, Vichy osoa bere gain hartu zuten, eta beraz, Ipar Euskal Herri osoa haien kontrolpera pasa zen.

Meg Ostrum El cirujano y el pastor. Resistencia al nazismo en la Selva de Irati. (Katakrak)