Alberto Sololuzeren gorpuzkiak aurkitu zituzten Zaldibarko zabortegiaren hondakinen artean. Otsailaren 6ean jausi zenetik, Joaquin Beltranekin batera desagertu zen Sololuze hondakinen azpian. Gertaeraren atzean irregulartasun ugari antzeman ziren, Verter Reciclying enpresari emandako esleipenetik eta Jaurlaritzaren kontrol faltatik hasita. Beltranek hondamendia baina egun batzuk lehenago eman zuen zartaduren berri, baita aktibitatea eteteko eskatu ere, baina zabortegiaren jardunak bere horretan jarraitu zuen. Zaldibarko istripuak krisi politikoa eragin zuen Jaurlaritzan, baina bat-batean COVID19 pandemia iritsi zen eta fokua aldatu zen.
Iturria: Ahoztar Zelaieta, Zaldibar. Zona zero (Txalaparta).