Alberto Bayo hil zen Habanan. Kuban jaioa, Espainiaren kolonia zela, Afrika iparraldean Rifeko gerrara eraman zuten espainiar armadan, nahiz eta berak erresistentzia riftarraren aldeko ikuspegia izan.
36ko Gerran, Francoren aurka aritu zen hegazkin pilotu gisa. Guda galdu ostean, Mexikora joan zen eta 1947an, Dominikar Errepublika eta Nikaraguako diktadoreak kanporatzeko sortu zuten Karibeko Legioa-ko kide izan zen.
1955ean, Fidel Castrorekin batu eta Kubako iraultzan parte hartu zuen Fulgencio Batistaren diktaduraren aurka, gerrilla taktikak irakasten.
Antonio Palerm, Alberto Bayo, maestro de guerrilleros (Le Monde Diplomatique, 2013ko azaroa.)