argia.eus
INPRIMATU
Albako Dukeak alardea agindu zuen Gasteizen, Nafarroako Erresuma erasotzeko prest zeuden milaka soldadurekin

Albako Dukeak alardea agindu zuen Gasteizen, Nafarroako Erresuma erasotzeko prest zeuden milaka soldadurekin. 5.319 lantza eta 6.200 oinezko zenbatu zituzten. Hasiera batean, Nafarroatik igarotzeko baimena zen eskatu zutena, Frantziaren aurkako gudara joateko. Hala ere, aukera baliatu zuen Nafarroako Erresuma militarki hartzeko, artean nafarrak erasoari erantzuteko prest ez zeudela. Gaztelarrek 15.000tik gora soldadu zituzten 100.000 biztanleko erreinuari aurre egiteko.