argia.eus
INPRIMATU
Aitor Zabaleta realzalea hil zuen Madrilen ultraeskuindar talde batek

Aitor Zabaleta donostiarra hil zuen Madrilen ultraeskuindar talde batek. Atletico Madril eta Realaren arteko futbol partida ikustera joana zen Zabaleta, eta Frente Atleticoko Ricardo Guerra jarraitzaile ultraeskuindarrak labanaz hil zuen. 2014an klubak Frente Atletico desegin bazuen ere aktibo jarraitzen dute eta Atleticoren futbol zelaian bandera faxistak erakusteaz gain Zabaletaren aurkako oihuak entzuten dira urteak joan urteak etorri. Aitor Zabaletak gaur egun harmaila bat du Anoetan bere izenean, omenaldi gisa.