argia.eus
INPRIMATU
Monjolose herri baxenafarra erre zuten soldadu gaztelarrek

Monjolose herri baxenafarra erre zuten Albako Dukearen aginduetara zeuden soldadu gaztelarrek. Herritarrak etxeetatik aterarazi eta Donibane Garazira bidali zituzten, herria errautsetan utziz. Lapurretak eta bortxaketak ere egin zituzten inguru guztian. Villalba koronelak gertaerak beharrezkotzat jo zituen. Herriari su eman eta hiru urtera, Fernando erregeak suteak eragindako suntsiketaren kalteak ordaintzea onartu zuten.

Herriko sindikoa zen Bernat Etxeparek izan zuen dirua jasotzeko ardura.