argia.eus
INPRIMATU
Afrikako 32 herrialdek bat egin zuten kolonialismoaren aurka eta Afrikaren Batasunerako Elkartea eratu zuten Etiopian

Afrikako 32 herrialdek bat egin zuten kolonialismoaren aurka eta Afrikaren Batasunerako Elkartea eratu zuten Etiopian. Bere helburu nagusia "dekolonizazioa" bultzatzea zela finkatu zuten, baita Afrikako "askatasunaren borrokalariak" babestea ere armak, finantzaketa, bolondresak eta entrenamenduetarako lekuak eskainiz. Herrialde kolonizatzaileei estatu hauen aire-espazioa ixtea ere proposatu zuten. Estatuburuei eskatu zieten Hegoafrikako apartheidaren gobernuarekin harreman diplomatikoak eten eta zigorrak jartzea, eta kezka azaldu zuten AEBetan bizi zen arrazakeriaren inguruan ere.

René Gallissot, Ben Barka y la Tricontinental (Le Monde Diplomatique en español, 2005eko urria).