argia.eus
INPRIMATU
Three Miles Island-eko istripu nuklearra gertatu zen AEBetan

AEBetan Three Miles Island-eko istripu nuklearra gertatu zen. Harrisburg ondoko zentral horrek gas erradioaktiboa askatu zuen. Lehen egunean gobernadoreak telebistan esan zuen “egoera kontrolpean” zeukatela, baina gerora jarrera aldatu behar izan zuen. Aukera gisa planteatu zuten ebakuazioa eta 140.000 lagunek egin zuten alde, eta inguruetan bizi 300.000 bat bertan geratu ziren.